Sozializazioa. Birmoldaketa. Beharrizan berrietara egokitzea. Etxebizitzak. Kulturguneak.
Akabo industria-zeregina; eraikinok aurrez aurre jarri diguten eskaintza erronka handia da hiriarentzat.
Loft-ak etxebizitza moduan atontzeak atsedena ematen dio herritarrari. Espazioa nork bere neurrira eta gogora sortzeko aukera. Aldatu egin da planteamendua. Erabilera, baina, benetakoa da, egiteko modukoa eta mesedegarria.
Beste batzuk gizarte, kirol edo kultur gune bihurtzen dira. Herritarrak hartzen dituzte. Zerbitzuak eskaintzen dizkiete herritarrei.
Barrualdearen aldaketak egitura bera aldatzen du. Eraikinak modernizatu egiten dira. Teknologia berria egiten da nagusi eraikinotan. Baina kanpoaldeko egiturak eta funtzionalitateak bereari eusten diote.