Sarrera

Hirigintzari dagokionez, Eibarrek daukan ezaugarrietako bat hauxe da: tailerrak eta etxebizitzak hirigunean daude integratuta, bi-biak espazio berberean, familia-bizimoduaren eta makinen zarata eta usainen arteko elkarbizitza paregabean.

José Ronco (Ragama, 1959) 1997an hasi zen Eibarko hiri-paisaiaren argazkiak ateratzen, hirigintza eraberritzen ari zen garaian. Bere begirada eraikin industrial enblematikoenetako batzuetan zentratzen da, tailer eta etxebizitzek partekatzen dituzten kale eta espazioen elkarguneetan, naturari lapurtutako espazioa ahaztu gabe. Bere argazkiek, balio estetiko eztabaidaezinaz gain, balio dokumental ukaezina dute. Testuak Nerea Alustizarenak diraIngur

pan 76 a 3769-71