Paseoan ibili eta inguruari erreparatuz gero, ulertu egingo dugu hain eremu txikian horrenbeste bizitasun izatea.
Horrela, erabilera ezberdineko eraikuntzen nahasketa ulertzen dugu, altuera ezberdinekin eta nortasun propioa duen ente bat osatuz.
Bizilagunak
Familiaren eta industrien arteko elkarbizitzan makinen hotsak, taladrina-usainak, eskaileran gora datozen lurrinak dira nagusi.
Udan, are nabarmenagoa da.
Eskaileretan gora eta behera doan jendea. Bulegoko txirrina joka. Ama erosketak egitera doa. Mandataria sartu da.
Hain da sakona bat-egitea ze, eremu berberean ikusiko ditugu umeak jolasean, nagusiak joan-etorrian eta langileak lanean. Ez dago inor soberan. Guzti-guztiak bizi dira elkarrekin. Espazioa zuzentasunez dago banatuta. Gizarte anitza, trinkoa, da horren emaitza.