Arkitektura

Malda handien ezaugarri orografikoak eta eremu lau gutxi dagoela eta, beharrezkoa izan da hiriko egitura planimetrikoa gizarteak pixkanaka garatzen dituen beharretara egokitzea. Horregatik, eraikuntzak altxatzeko eta, batez ere, erabilera gizakiaren desirara egokitzeko orduan, zailtasun ezberdinak aurkitzen ditugu.

Espazio geografikoaren eraldaketa etengabea da. Giza interesek behar duten egokitzapena, batzuetan, beste balio batzuen kontura ere izaten da, hala nola estetikaren edo ongizate pertsonalaren kontura. Batzuetan, premia ekonomikoak du lehentasuna, funtsezko premia hutsak baino gehiago.

Industria-bultzada eta kontrolik gabeko hazkunde demografiko azkarra dagoenean, pilaketa da horren erakusgarri nagusia, eta horren ondorioa da premiazko egoera batera doitutako eraikinak, gutxitan pentsatzen baitute epe laburreko konponbidean baino gehiago.

Horren ondorioz, estetika hautsi egiten da, irizpide berririk gabe, eta hiri-paisaia hondatu egiten da.

Anabasa horretan, egokia da ingurune horri izaera sendoa emango dion eta bere nortasunari eusteko identifikatuko duen espazio bat sortzea.

Fabrikari lehentasuna ematea gizarte-ongizatearen aurretik. Horregatik, eraikin garaiagoak aurkitzen ditugu, batzuetan estuak, deserosoak lan egiten duenarentzat, baina erabilgarriak eta giroaren araberakoak.

Egiturak indartsuak dira, erresistenteak. Bastioi hauek urteen igarotzea, makineria, azidoen korrosioa,… jasateko eginak daude.

Fatxadak sendoak eta seguruak dira. Lerro zuzenak lehentasuna du beste moldura mota baten gainetik, eta kanpoko fatxadaren arrazionalismoak, leihoekin ortodoxoki lerrokatuta. Hutsune bakoitzak bere funtzioa du. Argia, klima heze eta ilun hauetan hain preziatua, ahalik eta gehien sartu behar da lana hain astuna ez izateko eta errendimendua hobea izateko. Energia naturalaren aprobetxamendu osoa.

Ateak eta leihoak

Sarreta-Irteera. Patroiak, bulegariak eta langileak; guztiak pasa behar dira leku beretik. Salgaiak kamioi eta furgonetetan garraiatzen dira, etenik gabe joan-etorrian.

Handiak, txikiak, isolatuak edo jarraituak. Leihoa kalearekiko hartu-emana da. Kristalen bitartzen komunikatzen da enpresa-mundua kaleko bizimoduarekin. Itzuli egiten da komunikazioa. Nor dabilen,…