Atez ate
Produkzio-sistemak nazioarteko merkatuetara egokitu eta industria lehiakor bihurtzeko, bi arazo gainditu behar izan dira: lurzoru gabezia, batetik, eta eraikinak xede praktiko eta adimendunera egokitu beharra, bestetik.
Meritu handia da itxuraz espazioak dakartzan arazoei men egin ez eta oztopo horiek gainditzea. Izan ere, oso tarte txikiak, sarritan ezaugarri desberdineko eraikinen artekoak, arrakastaz eraldatu dira herritarren mesederako. Inguruari ahalik eta errentagarritasun handiena ateratzea da kontua.
Enpresak lerro etzanetan egituratzerik ez dagoenez, hamabi solairuko hormak altxatu behar dira zenbaitetan. Egitura mailakatuaren aurrean gaude. Solairu bakoitzean enpresa bat dago. Guztiak dira independenteak, espazioa, tresnak, lan txikiak… partekatzen dituzte, bitxikeriak umore onez komentatzen diren bitartean. Jendearentzako igogailuak, salgaietarako karga-jasogailuak. Den-dena atari berberetik.
Tailerrak espaloietan
Handi nahiz txiki, guztiak daude kalean bertan. Helburu bat dute, bizi-ingurunea hartzea. Eraikin zaharrak ez dira garai berrietara egokitzeko errazak. Kanpoko garabiak jasogailu gisa erabil daitezke. Ikusleek badute zer ikusi. Kutxak eta makinak gora eta behera dabiltza. Bolumenaren bolumenaz eta pisuaren pisuaz zabuka dabiltza eta oinezkoaren arreta erakartzen dute.