Alfa

“… Sirena-hotsa, lanera bueltan eta zu ibilian…” ez zara bakarra, ordea. Martxan da hiriaren eragilea. Jende guztiak du hots hori gidari. Lau aldiz egunean, ordu-orduan. Ardatza da. Ireki egin da atea eta lantegitik atera da jende-aldrak hartu egin ditu kaleak.

Lantegiko 65.000 metro koadroetatik zehar ehunka lan-jantzi urdin dabil bizkor. Amaitu da lanaldia. Bakoitzak bereari. Nork bere bizimodua dauka. Lantegia ardatza da, harreman-bultzatzailea, etorkizuna, ondoeza. Hainbeste urte berari emanda.