Burdina izadian

Berdetasun, freskotasun eta erosotasunezko halo bat botatzen diote inguru ilunari. Bere estalkietatik bizitza berpizten da. Loreak, zuhaixkak eta baratze herabetiak landatzen dira.

Ura, bizi-iturria, arrain gorriz mukuru, makinen berri izan ez eta beren munduan igerian arrainak. 

Sentiberatasuna burdin artean, ezohikoa hain leku narrasean.

Alabaina, tailerra hezetasunetik, uretik babestea dute helburu estalkiek. Baina hasiera batean zementuaren dilatazioak sahiesteko eta funtzionamendu egokirako behar-beharrezko zirenak, gizakiaren onerako apaindura-elementu bihurtu dira ondoren, “modus vivendi” gisa ere, ortu txikiak aldean.